Herri txiki batean Ander izeneko ume bat bizi zen.
Herria mendiz inguraturik zegoen. Mendi baten gainean gaztelu handi bat zegoen.
Anderren etxea oso polita zen. Larrosaz beteriko lorategi bat zuen eta Anderrek egunero zaintzen zituen, beraien usaina oso gogokoa zuen eta.
Larrosen usaina imagina ezazu, larrosa bat usainduko bazenu bezala egin ezazu.
Anderren herria oso polita zen baina zarata handia zegoen. Txoriek oso gogor abesten zuten. Pertsona nagusiek ozen-ozenki hitzegiten zuten eta haurrak kalean deiadarka aritzen ziren, oihuka.
- Ez horrela deiadarrik egin. Ez duzue eztarria zaintzen eta edozein egunetan ahotsik gabe geldituko zarete. Lepoarekin gimnasia egin behar duzue. Begira nazazue! – esaten zien Anderrek bere lagunei.
Anima zaitez zure lepoarekin gimnasia egitera Anderrek eta bere lagunek egiten duten bezala.
Gau batean haize bolada gogor bat etorri zen. Ander ohean zegoen eta pentsatu zuen:
- Ummm.... Zein ongi nagoen hemen! Nolako hotza egin behar duen kalean!
Zein ongi eta zein bero zegoen pentsatuz lokartu zen.
Haizearen hotsa emeki eta gogorki imita ezazu.
Ander esnatu zenean ohetik jaiki eta sukaldera joan zen. Sukaldean bere ama zegoen gosaria prestatzen.
- Egunon ama! – esan zuen Anderrek.
Baina bere amak ez zuen ezer esaten. Bakar-bakarrik ahoa ireki eta itxi egiten zuen.
Anderren amak zuen ikara aurpegia imita ezazu, baita ahoaren mugimenduak ere.
Ander beldurturik, laguntza eske irten zen kalera.
- Zein gauza arraroa, kalean ez da ezer entzuten – esan zuen Anderrek.
Isil-isilik geratu zen eta eulien burrunbada bakarrik entzuten zuen.
Ahoa itxita m soinua egin ezazu, eulien soinua imitatuz.
- Zer gertatzen da? Ez dago inor kaletik – esan zuen Anderrek oso kezkaturik.
Ander eliz-dorrera igo zen eta kanpaiak oso gogor jo zituen baina inor ez zen hurbildu zer gertatzen zen ikustera.
Kanpaien soinua imita ezazu TOM-TOM-TOM poliki-poliki esanez.
Orduan Anderrek pentsatu zuen:
- Ospitalera joango naiz eta sendagileari abisatuko diot.
Korri eta korri ospitalera heldu zen.
Hura zen zoramena! Ospitalean herritar guztiak zeuden gauean ahotsik gabe geratu baitziren. Anbulantziak sirenotsak martxan zituztela abiadura handiz heltzen ziren.
Bokale guztiak erabiliz sirenen soinua imita ezazu.
Ander oso triste zegoen.
- Zer egingo dut? Ez zait ezer bururatzen – esan zuen Anderrek.
Eta oso triste bere estera bueltatu zen. Bapatean etxeko bidean zihoala hots bat entzun zuen:
- Kontuz! Ostikada bat eman didazu! Kontura zaitez nondik zoazen!
Anderrek lurrera begiratu zuen eta hitzegiten zion danbor handi bat zegoela ikusi zuen.
Danborraren soinua POM-POM-POM egin ezazu.
- Kaixo! Herrian dagoen isiltasunaz ohartu al zara? – galdetu zion Anderrek.
- Bai, ahotsik gabe gelditu dira denak – esan zuen Danborrek.
- Zer egin dezakegu? – esan zuen Anderrek goibeldurik.
- Gaztelura joan gaitezke eta mamuari laguntza eska diezaiokegu – esan zuen Danborrek.
U bokala erabiliz mamuak egiten duen soinua egin ezazu.
Gazteluko bidean zelai eder bat aurkitu zuten. Belar berde-berdea zuen, koloretako loreak eta tximeleta asko saltoka.
- Begira Danbor zein polita dagoen zelaia! Zenbat tximeleta hegan! – esan zuen Anderrek oso pozik.
- Zer egiten ari zarete HIP! Zelai hontatik HIP? – galdetu zuen tximeleta batek.
- Gaztelura goaz laguntza eske. Ba al zatoz gurekin? –esan zion Danborrek.
- Ezin dut HIP! Zotina kenduko didan norbait HIP! bilatu behar dut HIP!
Tximeletaren zotina imita ezazu A-O-U-E-I bokaleak erabiliz.
Anderrek eta Danborrek tximeletari agur esan ondoren beren bideari jarraitu zioten. Ibai handi baten ertzera heldu ziren.
- Goazen ibai ertzetik, horrela basora helduko gara – esan zuen Danborrek.
- Bai, ezin dezakegu denborarik galdu – esan zuen Anderrek.
Ibai gainetik pasa ezazu hatzamarra i bokala ozenki eta emeki esanez.
- Zein bide luzea! –kexatu zen Danbor -. Goazen esertzera piska batean.
- Ongi da, ni ere nekatuta nago – esan zuen Anderrek.
- Egunon! – esan zuen barraskilo batek.
- Egunon! – esan zuten biek.
- Nora zoaz bide honetatik? – galdetu zion Danborrek.
- Loreen maixua naiz. Eskolara noa. Zaharra naiz eta oso poliki nabil. Agur, joan beharra daukat – esan zuen barraskiloak.
Eraman ezazu hatzamarra barraskilo jaunaren maskorretik a bokalea esanez.
Denboralditxo batean atsedena hartu ondoren, beren bideari jarraitu zioten.
Bidearen jira-bira batean, Kok anderea topatu zuten. Kok anderea oso oilo despistatua zen. Bere arrautzak ahazturik uzten zituen bidean zehar.
Jaso itzazu Kok anderearen arrautzak KOK – KOK – KOK ozenki eta emekiago esanez.
Basora heltzean negarrez ari zen katutxo bat aurkitu zuten. Danborrek galdetu zion:
- Zergatik ari zara negarrez?
- Ezpal bat sartu zaidalako hankatxoan. Min handia dut eta ezin dut ibili – erantzun zion katutxoak.
- Ez zaitez kezka, nik lagunduko dizut – esan zuen Anderrek.
Eta honela, poliki eta kontu handiz atera zion ezpala.
Imita ezazu katuaren miaoa MIAUUUU
Oihanaren agerrune batera heldu zirenean barraskilo jauna ikusi zuten. Arbel handi batekin zegoen. Loreei hizkiak erakusten ari zen eta denak batera ikasgaia abesten ari ziren.
Barraskilo jaunak oihukatu zuen:
- Gero arte lagunok! Zorte ona izan eta mamua aurki dezazuela!
- Agur barraskilo jauna! – erantzun zuten Anderrek eta Danborrek beren bideari jarraitzen zioten bitartean.
Barraskilo jaunak loreei erakusten dien ikasgaia errepika ezazu.
Halako batean mendietara heldu ziren. Mendiak igotzen eta jeisten hasi ziren eta han urruti, mendi handienaren gainean ikusi zuten gaztelua.
- Danbor, begira ezazu, han dago gaztelua, iristen ari gara.
Igo era jetsi itzazu ahotsa erabiliz, mamuaren gaztelura daramatzaten bideak.
Azkenengo mendia igo ondoren, heldu ziren gaztelura. Mamua abesten ari zen eta gazteluko dorreetatik gora eta behera zebilen.
- Zeren bila zabiltzate nire gazteluan? – haserreturik oihukatu zuen mamuak.
- Herritarrei ahotsa buelta diezaiezula nahi dugu – esan zuen Anderrek.
- Ez, beren oihuek buruko mina jartzen didate – protestatu zuen mamuak.
- Zin dagizugu ez dutela gehiago oihurik egingo – esan zuen Danborrek.
- Nik erakutsiko diet hitzegiten – erantzun zuen Anderrek.
Abes ezazu mamuak bezala UUU bokalea erabiliz.
Anderrek eta Danborrek Mamua agurtu zuten eta etxera bueltatu ziren.
Ander oso nekatuta zegoen bidea oso luzea izan zelako eta ohera joan zen. Hurrengo egunean esnatu zenean, oso amets polita izan zuela pentsatu zuen.
- Ametsa edo egia izan da? – galdetu zion Anderrek bere buruari.
Baina jostailuen txokora begiratu zuenean, bere danborrean irrifarre handi bat zegoela konturatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario